Juan Mari Maizkurrena presoa libre geratu da, bermepean
Juan Mari Maizkurrena presoa (Hernani) aste honetan libre utzi dute, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur dioenez. Martxotik zeukaten kartzelan, eta hamar mila euroko bermea ordaindu du. Guardia Zibilak atxilotu zuen, polizia operazio zabal batean. Inkomunikatua egon zen denboran torturatu egin zutela salatu zuen Maizkurrenak. Azken hilabeteotan Soto del Real eta Estremerako espetxeetan egon da preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu