Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Gobernuaren Justizia ministroa "pozik" azaldu da Auzitegi Gorenak Abertzale Sozialisten hautesle plataforma denak eta EAE-ANVren 133 zerrenda balio gabe utzi dituelako. "Guk ahal genuen dena egin dugu", esan du gaur Bermejok Ser irrati katean. "Zuzenbide Estatua indartuta atera da".
Gobernuak ez du EAE-ANVren zerrenda denen kontra egin, "Alderdien Legeak, batzuek uste edo nahi dutenaren kontra, oso muga garbiak dituelako. Hau da lege hori eta errespetatu egin behar dugu".
Justizia ministroak dio Gobernuak "ahal zuen dena" egin duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu