Espainiako Barne Ministro Jose Antonio Alonsok errespetua eskatu du "justiziaren independentziarentzat". Esan duenez, "gehiago edo gutxiago gustatzen diren epaiak daude, baina Justiziaren independentzia errespetatu egin behar da". Epaiak gustuko ez badira, helegiteak jartzeko aukera ere hor dagoela gogorarazi du. Izan ere, Justiziaren independentzia "Espainiako demokrazian erabat finkatuta" dagoela dio.
Espainiako Justizia ministro Juan Fernando Lopez Aguilarrek, berriz, Espainiako Fiskaltzak bere tesia defendatzen jarraituko duela dio. Horretarako, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarriko duela dio. PPk justiziaren independentzia zalantzan jarri izana kritikatu du.
Aznarren estrategia baztertzeko eskatu dio LABek PSOEri
LABeko Idazkari nagusi Rafa Diezen iritzian, PSOEk baztertu egin beharko luke PPk Espainiako Gobernuan zegoenean "abiatu zuen errepresio estrategia guztia". "Aznarrek abiatutako kriminalizazio prozesuak baztertu egin behar dira", esan du.
Diezek azpimarratu du, ezin dela bake prozesu bat abiatu "herri honetan beraien taldearen ilegalizazioa tarteko Espainiako Auzitegi Nazionalera auzipetuta joan beharra daukan jendea dagoen artean".
Erreakzioak
"Justiziaren independentzia" errespetatzeko eskatu du Alonsok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu