Kamioi gidari bat larri zauritu da N1 errepidean, Tolosa parean

2005eko abenduaren 29a
10:05
Entzun
Istripu handia gertatu da goizeko zazpiak baino zertxobait lehenago N-1 errepidean, Tolosa (Gipuzkoa) parean: zehazki, errepide horretara ateratzeko irteeretako batean, Irungo noranzkoan, kamioi izozkailu bat irauli egin da eta kamioi gidaria larri zauritu da.

Ertzaintzak emandako datuen arabera, 29 urteko T.A.D da gidaria, Nafarroakoa. Hasieran kamioian harrapatuta geratu da, eta erreskatatu ostean, Donostia Ospitalera eraman dute. Larri dagoela agertu dute. Istripua gertatu den bidea itxita geratu da Irungo noranzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.