Kanpoko portua eraikitzen 250 milioi euro zorpetuko da Pasaiako Portuko Agintaritza

2009ko urriaren 19a
17:01
Entzun
Pasaiako (Gipuzkoa) Portuko Agintaritza 250 milioi euro zorpetuko da berrogei urtera kanpoko portua eraikitzeko. Eraikitze lanen kostua 1.500 milioi eurokoa izango da, gaur Migel Buen Pasaiako Portuko Agintaritzaren buruak jakinarazi duenez.

Azpiegiturak Pasaiako Portuko Agintaritzaren zorduntzearekin eta eraikin historikoen salmentarekin finantzatuko dira, Buenen arabera.

Eraikuntza lanen lehenengo faseak 1.000 milioi euroko kostua izango duela azaldu du eta finantzatze publiko eta pribatuaren bidez aurre egin ahal izango zaiola. 750 milioi euro finantzatze publikotik eta 250 milioi euro pribatutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.