Karlos Kristobal presoaren lagunek hura bisitatzeko trabak izan dituztela salatu du Etxerat-ek

2016ko martxoaren 2a
15:28
Entzun

Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez, joan den astean, Algecirasen den Karlos Kristobal euskal presoaren lagunek bisita egiteko oztopoak izan zituzen, aurretik alokatu zuten autoa ez baitzieten eman alokairuko enpresa horretako langileek.

Presoaren lagunak Malagaraino joan ziren hegazkinez, hortik Algecirasera alokatutako ibilgailu batean bidaiatzeko. Record.go agentziara joan zirenean, ordea, langileek uko egin zioten kotxea uzteari. Etxerat-en arabera, Poliziak alokairu hori egindako pertsonaren inguruan egin zituen hainbat galdera eta ikerketak daude autoa ez emateko erabakiaren atzean, langileek adierazi zutenez.

"Uste dena baino egoera ohikoagoa da: kartzelarako bidaietan euskal preso politikoen senide eta lagunek jazarpen, hertsapen, mehatxu eta segizioak jasan behar izaten dituzte", adierazi du elkarteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.