Josep Luis Carod Rovira Kataluniako Generalitateko presidenteorde ohiak, Joan Puigcercos ERCko presidenteak, Dolors Camats ICVko kideak, Toni Strubell SI-koak, Feliu Ventura kantautoreak, Josep Maria Terricabras filosofoak, Antoni Segura historialariak, Oleguer Presas futbolariak, Vicent Partal Vilaweb webguneko zuzendariak, August Gil Matamala juristak eta Kataluniako beste hainbat lagunek ezagunek Bateragune auzia salatu dute, "epaiketa politikoa" dela iritzita.
Horrelako auziak bukatzeko eskatu dute, eta Euskal Herriko gatazkari irtenbidea emateko "protagonismo aktiboa" behar dela aldarrikatu.