Iñaki de Juanarekiko -"eta beste euskal preso politikoekiko"- elkartasunez eta haien egoera salatuz, Katalunian gaurtik baraualdia egiten ari dira Vilanova herrian L'assemblea d'Endavant elkartekoak. Bihar bukatuko dute.
Haien ustez, "Espainiako Estatuak gatazkaren izaera politikoa ez du aitortzen, eta horregatik segitu behar dugu esaten preso hauek denak politikoak direla. Horregatik ezartzen dizkiete neurri bereziak: sakabanaketa, isolamendua edo, azkenaldian, De Juanari edo Unai Paroti bezalako neurriak". Hain zuzen, De Juanarekin, "justiziaren gainetik, mendekua" egiten ari direla diote plataformakoek.
Katalunian baraualdia egiten ari dira De Juanarekiko elkartasunez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu