Katalunian ere elkartasuna

2008ko otsailaren 20a
15:49
Entzun
Egunkaria-ko langileek leku askotatik jaso zuten elkartasuna duela 5 urte, baina Kataluniatik jasotakoa berezia izan zen. 5 urte beranduago elkartasun horren garra ez da itzali, eta Egunkaria-ren itxiera gogoan dute gaur Katalunian.

Hain zuzen ere, Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako presidenteordeak Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohiari harrera egin dio gaur goizean auziaren egoeraz mintzatzeko. Ondoren, Manel Fuentes esatari ezagunak elkarrizketa egin dio Catalunya Radion. Atzo, iluntzean, berriz, TV3eko La nit al dia saio arrakastatsuan elkarrizketatu zuen Monica Terribasek.

Hala ere, iluntzean izango da elkartasun ekitaldi garrantzitsuena: Bartzelonako Sant Jaume plazan elkarretaratzea egingo dute. Otamendi han izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.