Kataluniarekiko keinurik ezean separatismoa "geldiezina" izango dela dio 'Financial Times'-ek

2012ko irailaren 21a
08:14
Entzun

"[Espainiako Gobernuaren] eginbeharra da konpromisoak topatzea katalanekin eta euskaldunekin. Katalanen eskaerekiko nolabaiteko keinurik egin ezean, separatismoa geldiezina izango da, Espainiako erregeak edozer dioela ere". Balorazio hori egin du Financial Timesek, Espainiako erregeak plazaratutako mezuaren eta Espainiako Gobernuak Kataluniako Diadaren ondotik izandako jarreraren harira. Atzo argitaratutako artikulu batean dioenez, erregea zuzen da akordio nazional bat proposatuta, "baina hori politikarien lana da, ez monarkiarena", ohartarazi dio Financial Times-ek.

Abuztutik hona Financial Times-ek Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentziaz idazten duen hirugarren aldia da. Abuztuan, Autonomia sutan izeneko artikulua argitaratu zuen, eta irailaren 7an, berriz, Separatismoak Espainiaren etorkizuna mehatxatu du artikulua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.