Ramos Hortak atentatua "nazkagarria" izan dela adierazi du
Timor Ekialdeko Kanpo Arazoetako ministro Jose Ramon Hortak atentatua "nazkagarria" izan dela esan du. Hortaren ustez, Al-Kaeda taldea edo "antzeko" talde bat izan da erasoaren egilea.
"NBE Al-Kaedaren helburuetako bat izan da beti", adierazi du Timor Ekialdeko ministroak. Al-Kaedak ez du begi onez ikusten NBEren papera, Iraken eta Afganistanen.
Fischerrek atentatua kondenatu du
Alemaniako Kanpo Arazoetako ministro Joschka Fischerrek atentatua kondenatu du, eta egileak aurki ditzaten eskatu du. Bestalde, Sergio Vieira de Melloren egoeraren aurrean kezkati azaldu da Alemaniako ministroa.
Fischerrek esan duenaren arabera, atentatua ez da NBEn kontra bakarrik izan, erasoa Iraken kontra ere izan da. Alemaniako ministroaren ustez, NBEk Iraken betetzen duen papera garrantzitsua da.Azkenik, NBEari bere babesa ematen jarraituko duela adierazi du Fischerrek.
Javier Solanak "gogor" salatu du atentatua
Europako Batasuneko Kanpo Arazoetako Ordezkari Javier Solanak "gogor" salatu du Bagdaden izandako atentatua. Solanaren ustez, erasoa Iraken etorkizunaren alde lanean ari direnen kontrako "ekintza nazkagarria" izan da. "Hunkituta" agertu da Europako Batasuneko Ordezkaria. Nazio Batuen lana Europako Batasunak baloratzen duela adierazi du Solanak. Hildakoen familiarrei bere doluminak adierazi dizkio Javier Solanak.
Kezka handia munduan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu