"Kezkatuta" jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak, baina "aldatzeko denbora" dagoela uste du

2013ko uztailaren 11
17:55
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria gaur bildu da Europako Batzordeko Lehia komisario Almuniarekin: bertan ziren baita ere Galiziako presidente Alberto Nuñez Feijoo, Asturiasko presidente Javier Fernandez, Espainiako industria ministro Jose Manuel Soria eta sindikatu eta ontzioletako ordezkariak ere bertan izan dira. Bileraren ostean egindako adierazpenetan, Horiek Almuniari emandako ebazpen-proposamenak entzun ditu, baina ez du esan aintzat hartuko dituenik.

Urkullu "kezkatuta" agertu da, hain zuen ere, mahai gainean jarritako argudioei ez dielako "behin-betiko" erantzunik eman Almuniak. Dena den, "denbora" dagoela uste du Urkulluk, eta haren ustez, denbora hori Europako Batzordeko kide guztiei argudioak azaltzeko baliatu behar lukete.

Batzordearen azken erabakia laguntzak itzultzea balitz ere, prestatuko lukeen txosten horretan Europak nahikoa tarte duela uste du Urkulluk, baita balizko itzulketa horrek ontziolen etorkizunari ez eragitea posible dela ere: "Ulertezina litzateke 2005etik hasitako isuna ezartzea, txostenaren hasiera data izan beharko luke hartu beharko litzateke kontuan".

"Euskal ontzigintzaren etorkizuna defendatzeko konpromisoa" berretsi du Urkulluk, jarduera industrial hori ekonomikoki "bideragarria" dela eta, "duen maila teknologikoagatik", mundu mailan "lehiakorra" dela sinistuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.