Erreakzioak

Knörr: "Banderak errez ez da ezer eraikitzen; euskal nazionalismoaren aurkako jarrerak gogortzen dira"

2003ko abuztuaren 11
17:48
Entzun
EAko idazkari nagusi Gorka Knörrek adierazi du banderak errez ez dela ezer eraikitzen, eta euskal nazionalismoaren aurkako jarrerak gogortzen direla. Gorka Knörren ustez, “horrelako ekintzekin lortzen den gauza bakarra iritzi publikoa euskal nazionalismoaren aurka jartzea da”. "Espainiako banderak erretzen dituztenak Sanferminetan Iruñean ikurrinak suntsitzen zituztenen pare jartzen dira", gaineratu du Knörrek. EAko idazkari nagusiaren aburuz, “gauza bat da desadostasun politikoa eta ideia batzuen alde egotea, baina beste gauza bat da sinbolo batzuk erretzea”. "Ekintza horiek eginda gustora sentitzen diren bakarrak ETAkoak dira", gehitu du.

Bestalde, Espainiako Justizia ministro Michavilari erantzun dio EAko idazkari nagusiak. Michavilaren ustez, “Eusko Legebiltzarra ETA defenditzen ari da”. Gorka Knörrek erantzun dio hori dela batzuek egunkariko azaletan ikusi nahi dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.