Ekialde Hurbila

Kofi Annanek Libano eta Israelen arteko gatazka berehala amaitzeko eskatu du

2006ko uztailaren 20a
19:56
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Kofi Annanek Libano eta Israelen artean sortu den krisi egoerarekin amaitzeko hainbat neurri proposatu ditu gaur Segurtasun Batzordearen bileran. Israelen “gehiegizko indarra” salatu du eta berehalako su-etena eskatu du.

Libanon bakea lortzeko, bahituta dauden soldaduak aske utzi, Hezbolaren desarmea eta nazioarteko indar bat bidaltzea proposatu ditu Segurtasun Batzordearen bileran. Honekn batera, giza laguntzaren eta diplomaziari aukera ematearen beharra aipatu ditu Annanek. Su-etena lortzeko akordio politiko baten beharra ere azpimarratu du.

Gatazka Hezbolak hasi duela esan du NBEko idazkari nagusiak, soldaduak bahitu zituztelako. Baina salaketa gogorrena Israelentzat izan da. Israelek defenditzeko eskubidea duela adierazi du baina NBEko legeen gainetik, Israel “gehiegizko indarra” erabiltzen ari dela esan du NBEko idazkari nagusiak. Palestinarrek Gazan bizi duten egoera ere gaitzetsi du.

Bestalde, Kofi Annan Condolezza Rice AEBetako Segurtasun idazkariarekin eta Javier Solana Europako Batasuneko Atzerri Politikarako goi komisarioarekin biltzekoa da gaur Ekialde Hurbileko krisiaz hitz egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.