Kongresuko webgunea blokeaturik, erasoen bidez
Espainiako Diputatuen Kongresuko webgunea eta SGAE-rena (Espainiako Egile eta Editoreen Elkartea) blokeaturik geratu ziren atzo goizean Anonymus blogak bideraturiko eraso masiboaren erruz. Sinde legearen aurka egindako eraso birtualak izan zituen bestelako kaltetuak ere. Astelehen arratsean PP, EAJ eta CiUko webguneak bertan behera eror zitezen lortu zuten. Erasoa web bateko zerbitzariari eskari uholde bat bidaliz egiten da. Zerbitzariak ezin izaten ditu eskari guztiak erantzun eta zerbitzua erori egiten da. PSOEko webgunea izan zen blokeatu gabe irautea lortu zuen bakanetakoa. Webgune horretako arduradunek azala aldatu zuten eta legari buruzko informazioa jarri zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu