Une honetan bizi den "egoeraren larriak bultzata" mobilizatzeko deia luzatu du gaur Euskal Herritar talde batek. "Konponbidearen alde herri gisa jokatzeko" beharra azpimarratu dute gaur 11 euskal herritarek. Besteak beste, "konponbidearen aurka daudenei" irtenbide prozesuaren aldeko jarrera erakusteko.
Hiru puntu nagusitan laburbildu dute une honetako egoeraren larritasuna: batetik Igor Angulo eta Roberto Sainz euskal presoen heriotzak aipatu dituzte. Bigarrenik, Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorrei dagokienean izan duen irizpide aldaketa (Unai Paroten kasuan: espetxe onurak, zigor osoari beharrean, ezarritako kartzela zigor bakoitzari aplikatzea erabaki zuen auzitegiak). Eta azkenik, Espainiako Auzitegi Nazionalean atzo eta gaur geratzen ari diren deklarazioak ere salatu dituzte. Baita bart Soto del Realen (Madril) Juan Mari Olano Askatasuneko kidea espetxeratzea ere .
Horiek guztiek "gatazkaren konponbidea oztopatu" besterik ez dutela egiten uste dute agerraldia egin duten 11 euskal herritarrek. Hori dela eta, mobilizazioak deitu dituzte oztopoei "aurre egin behar" zaielako. Hainbeste kostata, zabaldu den bidea eta bizi den egoera ezin delako "alferriak galdu".
Mobilizazioak honako leku eta orduetan izango dira:
Larunbata, martxoak 18: Gasteizen, 19:00etan Bilbo plazan
Baionan, 14:30ean Espainiako Kontsul Etxean
Igandea, martxoak 19: Oiartzunen, 12:30ean
Bilbon, 12:30ean
Igandea, martxoak 25: Iruñean
politika
Konponbiderako "aukera alferrik ez galtzeko" mobilizazioetarako deia egin du euskal herritar talde batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu