Konstituzionalak atzera bota du PPko gobernuaren inpugnazioa / Erreakzioak

2004ko apirilaren 21a
17:09
Entzun
Konstituzionalaren erabakia errespetatzen duela esan du Iturgaitzek, nahiz eta iritzi berekoa ez izan

Radio Euskadik gaur goizean egin dion elkarrizketan Espainiako Auzitegi Konstituzionalak PPko gobernuaren inpugnazioa atzera botatzeko hartu duen erabakia errespetatzen duela esan du EAEko popularren presidente Carlos Iturgaitzek. Hala ere,

Ibarretxeren plana inkostituzionala denez, azkenean arrazoia PPri emango diotela uste du, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabakia hartzerakoan formetan bakarrik erreparatu duela azpimarratu, edukietan sartu gabe. Gainera irtenferentziak egon ziren "sentsazioa" duela adierazi du.

PPk Konstituzioa, estatutua eta Espainiaren batasuna defendatuko dituela dio, eta EAJkoek ez dutela nahi "estatutu gehiago". Jeltzaleek "guztiaren gainetik" Ibarretxeren plana nahi dutela uste du. "Herri honen marku juridiko politikoa" aldatzea ezin dakioke "doan" atera inori, bere ustetan, eta horregaitik, erreferendumak egiten dituztenak kartzelara joan beharko luketela pentsatzen duela.

Alderdi Popularrak botuen jaitsiera nabarienetakoa Euskal Herrian izatearen errua alderdiak duen estruktura ahulari bota dio. Euskal Herrian PPko afiliatua izateak arriskua dakarrela, eta horregaitik dutela oso estrukura ahula.

Blancok ondo iritzi dio eztaida bat egin eta ezetz esateko aukera izateari

PSOEko Antolakuntza Idazkari Jose Blancok arrazoizkoa iritzi dio Ibarretxeren plana eztabaidatzeari. Beraiek eztabaida horretan ezezkoaren aldeko jarrera izango dutela argi utzi du. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia “obeditu” egiten dutela dio, baina, adierazpen gehiago egin aurretik erabakia ondo irakurrriko dutela. Era guztietara, pozik agertu da, eztabaidan ezezkoa argi esateko aukera izango dutelako. Ibarretxeren planak konstituzioaren mugak ez omen dituelako errespetatzen daude Ibarretxeren planaren kontra, Blancoren esanetan.

PP eta PSE-EE eztabaidan izango direla espero du Larreinak

Rafael Larreina EAko Antolaketa Idazkaria pozik agertu da Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiarekin. Orain, PP eta PSE-EE eztaidan izateko esperantza eta desioa dituela esan du.

PPk Espainiako Auzitegi Konstituzionala alderdiaren interesen araberea erabili zuen bere iritzian, eta Ibarretxeren plana ez zuten inoiz auzitara eraman behar.

Eztabaida ez egiteko aitzakiarik ez dagoela dio Madrazok

EB-IUko Koordinatzaile Nagusi Javier Madrazok jada eztabaida ez egiteko aitzakiarik ez dagoela iritzi dio. Bere ustetan garrantzi handikoa da “elkarbizitzarako eredu” hori eztabaidatzea, EAEko “normalizazio eta bakerako”. Bide horretan, elkarrizketara modu serio eta eraikitzailean batzeko dei egin die “denei”.

PPko gobernuaren inpugnazioa atzera bota izanak, “alor judizialera inoiz joan behar ez zuen gai bat” alor politikoan kokatzeko aukera handiak dakartza, bere iritzian. Hala, atzera begiratzeari utzi eta aurrera begiratzeko eskatu die politikari guztiei.

ERCk elkarrizketaren bidea muturreraino eramateko eskatu dio PSOEri

Joan Ridao ERCko ordezkaria pozik agertu da Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiarekin. Era berean, Jaurlaritzarekin elkarrizketa muturreraino eraman dezan eskatu dio PSOEri.

Erabakia arrazoizkoa dela iritzi dio, bere ustetan, ezin delako legebiltzar batek duen eztabaidarako eskubidea urratu. PSOEk proposamen zilegi bati ezin diola bizkarra dio, haren edukia gustokoa ez badute ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.