ontseilu Politikoaren egitekoa alderdien arteko elkarrizketa bultzatzea dela esan du Josu Jon Imaz EAJko EBBko presidenteak, eta ukatu egin du PSEk, Batasunak eta PPk egotzi bezala kontseilu horren asmoa prozesuan "protagonismoa" hartzea dela.
Imazen arabera, bakegintza eta normalizazio politikoa alderdi guztiei dagokien gaia da, baina, halaber, instituzioek ere arlo horretan zeresana eta zeregina dutela iritzi dio. Hor kokatu du Normalizaziorako Kontseilu Politikoaren sorrera, eta, zehazki, haren egitekoa alderdien arteko elkarrizketa bultzatzea dela nabarmendu du. Horrekin batera, Kontseilu Politikoak giza eskubideen eta "terrorismoaren bitkimen" arloko Jaurlaritzaren politikak koordinatu beharko lituzkeela erantsi du.
Bestalde, gaururtebete Ibarretxek Espainiako Kongresuan Eusko Legebiltzarraren Estatutu proposamena aurkeztu eta atzera bota zuten. Urteurren hori tarteko, egungo erronka Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenak (Ibarretxeren Planak) Legebiltzarrean jaso zuen 39 botoko babesa eta Gernikako Estatutuak herritarrei egindako galdeketan jasotakoa gaindituko duen beste Estatutu proposamen bat lantzea dela esan du Imazek RNE Espainiako irrati publikoan egin dioten elkarrizketan. "Ondorioz, sentsibilitate politiko diferenteen artean hitzarmen bat lortu behar da, oinarri sendo bat izateko", azpimarratu du.
Kontseilu Politikoak alderdien arteko elkarrizketa bultzatuko duela dio Imazek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu