Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek adierazi duenez, Fernando Ruiz Piñeiro EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakari berriak euskararen inguruan egindako adierazpenak "oso larriak" dira. Izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan epaile izateko euskara jakiteak ez duela garrantziarik esan zuen atzo Ruiz Piñeirok.
Larriak ez ezik, adierazpen horiek "mingarriak" ere badirela azpimarratu du Mendigurenek, eta Ruiz Piñeirori eskatu dio euskal gizartearen "euskararen aldeko jarrera hedatu eta plurala" kontua izateko, eta, ondorioz, "Justiziaren arloan euskaraz funtzioanatu ahal izateko" urratsak egiteko.
Euskara
Kontseilua: "Piñeiroren adierazpenak oso larriak dira"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu