Kontseiluak 2005eko abenduan aurkeztu zuen 2006-2010erako Hizkuntza politika indartu eta garatzeko hamar proposamen agiria eman zioten. Hona hemen proposamenak, PSE-EEri lehengo astean helarazi zizkiotenak:
- "Indarrean dauden irakaskuntza ereduak gainditu eta hezkuntz sistema birmoldatzea belaunaldi berriak guztiz euskalduntzeko.
- Hizkuntz politikarako lehendakariordetza sortzea.
- Administrazioaren euskalduntzea.
- Lan munduaren euskalduntzea.
- Euskara gaztelania bezala berezko, lehentasunezko eta beharrezko hizkuntza dela aitortzea.
- Helduen euskalduntzea.
- Hedabideei euskararen erabilpena sustatuko duten kuotak ezartzea.
- Euskararen aurrekontuak gainditzea.
- Unibertsitatea nahiz Lanbide Heziketa euskalduntzea.
- Hizkuntz politika egokia ezartzea".
Kontseiluak proposatutako neurriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu