Kontseiluaren proposamenak

2007ko abenduaren 12a
13:12
Entzun
Kontseiluak bederatzi puntutan laburbildu du kontsumitzaile euskaldunen hizkuntz eskubideak babesteko dekretu edo arauak beharko lukeen egitura:

"1. Hizkuntz eskubideen babeserako legezko arauak beharrezkoak ez ezik, ezinbestekoak dira eskubideok bermatzeko. Eskubideen bermea ez dago inongo kasutan establezimenduen borondatearen menpe.

2. Kontsumo harremanetan hizkuntza-komunitateak kanpo eraginik gabe arautzeko eskubidea izan behar du, hots, kanpoko arau batek ezin du bertako hizkuntzaren presentzia eragotzi.

3. Araua hizkuntza-komunitateak presentzia duen gune administratibo guztietan aplikatu behar da. Euskararen kasuan, beraz, bi estatutan, hiru administrazio nagusitan eta Euskal Herriko udalerri guztietan. Edozein kasutan garbi utzi behar da hizkuntza gutxitu baten kasuan ezagutza tasak ez duela lurraldea definitzen.

4. Hizkuntza gutxituari lehentasuna eman behar zaio kasu guztietan. Beraz, bere presentzia bermatu behar da alor sozioekonomikoko harreman guztietan.

5. Arauetara egokitzeko epe onargarri eta jakin bat izan behar dute establezimenduek. Ahozko zerbitzuari dagokionez, enpresa edo establezimendu handienetatik hasita txikienetarako bidea egin behar da.

6. Euskal Herrian salerosten diren produktu eta zerbitzu guztiei aplikatu behar zaie araua, kanpoan ekoitzi, baina, bertan saltzen direnei ere bai.

7. Araua ez betetzeak mota desberdineko ondorioak izan beharko ditu.

8. Lehentasun berezia eskainiko zaie gai arriskutsuei eta botikei herritarrengan izan dezaketen eraginarengatik.

9. Enpresen tamainak bezalako irizpideek ez dute eskubidea bermatzeko unean muga izan behar. Egokitzeko zailtasun handiagoak dituztenek laguntza gehiago jasoko dute dagozkien helburuetara iristeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.