Frankisten bandoan hildakoen izenak dituzte 49 kalek Tuteran, Nafarroan. Geroa Bai koalizioak eman du datua, eta kontuak eskatu dizkio gobernuari, era horretan ez delakoan betetzen Sinboloen Legea. Izan ere, gobernuak berak jakinarazi du lege hori eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Legea urratzen dituzten udal hautetsiek ez dutela jasoko diru laguntzarik. Horren harira, Geroa Baik Iruñeko gobernuari galdetu dio neurri hori hartuko ote duen Tuterako alkatearen eta zinegotzien aurka. UPN dago gobernuan herri horretan. "Moral bikoitzez" aritzea egotzi dio koalizioak alderdi horri: "Legeak onartu bai, eta ez dituzte eurek ere betetzen".
Kontuak eskatu dizkiote UPNri, Tuteran 49 kalek izen frankista dutelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu