Korrika han hasi dela oroitzeko plaka jarri dute Karrantzako plazan
Korrikaren historian aurreneko aldiz, han hasiko dela oroitarazteko plaka bat ezarri dute Karrantzako (Bizkaia) plazan. Udalaren ekimenez plazako kioskoan paratu dute, eta Korrika 15-AEK. Karrantza-Iruñea. Euskara hitz eginez herri bat osatzen dugu euskaldunok. Euskal Herria euskararen herria jartzen du plakan. Jose Mari Maratin Iparragirre zinegotziak inauguratu du, eta azpimarratu du Karrantzarentzat ohore handia dela Korrika han hastea, eta egun historikoa denez, etorkizunean gogoratzea nahi dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu