Martin Dempsey AEBetako armadaburuak CNN telebista kateari adierazi dionez, halako egoeratan ekitera derrigortzen duten legeak ditu AEBk: "Azken batean, euren herrialdea da, eta aurkituko dute bide egokia, baina ondorioak izango dira, egoera gaizki kudeatzen badute". Demokratikoki aukeratutako gobernu bat estatu kolpe baten bidez indargabetzeak herrialde horrentzako laguntzak eteteari egin dio erreferentzia Dempseyk adierazpen horien bidez.
Barack Obama AEBetako presidenteak prentsa ohar bidez adierazi duenez, legearen arabera Egiptoko gobernuari dagozkion laguntzek zein ondorio izango dituzten berrikusteko agindua eman du.