Krisi ugari izan dira bi herrialdeen artean azken hogei urteetan, 1950ean ireki zen zauriaren ondorioz

2010eko azaroaren 23a
09:47
Entzun
Ipar eta Hego Korearen arteko krisien zerrenda luzea da. Gaurkoa beste maila batekoa izan arren, bi herrialdeak 1950-1953 urteak bitartean gerran egon zirenetik asko dira euren artean izan diren gatazkak eta salaketak. Koreako Gerran biek ere munduko potentzia handien laguntza izan zuten, hurrenez hurren, SESBena eta AEBena; hain zuzen ere, Gerra Hotzaren garaian munduko bi potentzia handiak zuzenean gerran hastear izan ziren, beste edozein krisitan ez bezala. Azken hogei urteetan hamarretik gora dira Ipar eta Hego Korearen artean izan diren krisiak, nahiz eta 1991. urteaz geroztik, biak ere Nazio Batuen Erakundeko kide diren. Azken urteetan Ipar Koreak arma nuklearrak bultzatzeko hartu duen erabakiak are eta gehiago piztu du tentsioa, batik bat AEBek Hego Korearen bitartez gertutik zaintzen dutelako; Gaizkiaren ardatzean ere kokatu zuen George W. Bush Jr. presidenteak 2002an Irak eta Iranekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.