KRONOLOGIA. 'Alakrana' Bermeoko atunontziaren bahiketa

2009ko azaroaren 17a
15:42
Entzun
Irailak 3:Alakrana Bermeoko atunontziak piraten eraso bati ihes egitea lortu zuen.

Urriak 2: Pirata talde batek Alakrana bahitu zuen Indiako Ozeanoan, Somaliako kostatik 400en miliara. 36 lagun zeuden ontzian; euskal herritarrak, zazpi.

Urriak 3: Espainiako Gobernuko Itsas Armadak Alakrana-ko ustezko bi bahitzaile atxilotu zituen.

Urriak 4: Espainiako Gobernuak atxilotutako piratak Espainiara eramateko prozesua abian jarri zuen.

Urriak 5: Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak eskatuta, Baltasar Garzon auzitegiko epaileak ustezko bi bahitzaileak Espainiara eramateko agindu zuen.

Urriak 7: Espainiako Gobernuak arrantzaleak ondo daudela zioen.

Urriak 8: Eusko Legebiltzarrak Indiako Ozeanoan lanean ari diren ontzietan militarrak ontziratzeko eskatu zuen.

Urriak 10: Gobernuak ahal duen guztia egiten ari dela adierazi zuen.

Urriak 12: Ustezko bi bahitzaileak Madrilera eraman zituzten.

Urriak 13: Atxilotutako ustezko piratek Garzon epailearen aurrean deklaratu zuten eta espetxeratzeko agindua jaso zuten.

Urriak 14:Alakrana-ko tripulazioa aske uzteko, piratek lau milioi dolarreko erreskatea eskatu zuten.

Urriak 16:Alakrana-ko arrantzaleek euren senideekin hitz egin zuten eta bahiketaren luzapenaz galdetu zuten. Espainiako Gobernuak tripulazioa ondo dagoela berretsi zuen.

Urriak 17: Arrantzaleak aske uzteko ahalegin guztiak egiten ari direla adierazi zuen Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.

Urriak 19: Tripulazioko kideen senideek ez zuten haien berririk duela hiru egunetik.

Urriak 20: Bost egun zeramatzaten senitartekoek arrantzaleen berririk gabe eta Espainiako Gobernuari berehalako erantzunak eskatu zizkioten. Epaileek piratetako bat adin txikikoa dela erabaki zioen eta aske utzi zuen.

Urriak 21: Euskal arrantzaleen herrietan kontzentrazioak egiteko deia egin zuten.

Urriak 22: Bi egun lehenago adin txikikoa zelakoan aske utzitako pirata Abdu Willy adin nagusikoa dela frogatu zuten.

Urriak 24: Arrantzaleak aske uzteko eskatzeko kontzentrazioak Bermeon (Bizkaia) eta Pontevedran (Galizia).

Urriak 26: Itsasontzietan segurtasun pribatuko langileak joateko Eusko Jaurlaritzak zioen kostuaren %25 ordainduko duela eta %50 patroiek. Gainerako %25 Espainiako Gobernuak ordainduko duela zioten.

Urriak 30: Espainiako Gobernuak dekretua onartu zuen itsasontzietako segurtasun pribatuak gerrako armamentua erabiltzea ahalbideratzen duena.

Azaroak 4: Abdu Willy adin nagusikoa dela erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pedraz epaileak eta kartzelara bidali zuen.

Azaroak 5:Alakranako hiru arrantzale Somaliako lurrera eraman zituzten eta piratek hiru egunera horiek hiltzeko mehatxua egiten zuten.

Azaroak 6: 36 ordu lehorrean eduki ondoren, Alakrana-ra itzuli zituzten hiru arrantzaleak.

Azaroak 7: Bermeon eta Galizian kontzentrazioak egin zituzten, arrantzaleen alde.

Azaroak 8: Kenyako espainiar enbaxadorea eta Somaliako lehen ministroa bildu ziren, pirata presoei buruz konponbidea bilatzeko asmoz.

Azaroak 9: Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen lehenengo agerraldia, gaiari buruz hitz egiteko.

Azaroak 10: Eskifaiako kideen familiartekoak Espainiako Auzitegi Nazionaleko presidentearekin bildu ziren. Espainiako presidentearekin ere batu ziren, Moncloa jauregian.

Azaroak 11: Arrantzaleen senideek adierazpen publiko gehiagorik ez zutela egingo zioten.

Azaroak 14: Fiskaltzak epaileari preso dituzten piratei buruzko kausak lehenbailehen amaitzeko eskatu zion, askapenerako prozesua azkartzeko asmoz.

Azaroak 16: Fiskaltzaren eskakizunei jarraituz, Pedraz epaileak ustezko bi piratak auzipetu zituen.

Azaroak 17 (gaur):Alakrana-ko tripulazioa aske utzi dute eta arrantzaleak onik daude. Iturri batzuen arabera, 2,3 milioi euroko erreskatea izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.