KRONOLOGIA. Castroren agintaldiaren mugarriak

2006ko abuztuaren 2a
17:46
Entzun


Bizirik dagoen iraultza komunista

1953. Moncada eta Carlos Manuel de Cespedes kuartelen kontrako erasoa zuzendu zuen Fidel Castrok. Fulgencio Batista diktadorearen kontrako estatu kolpeak huts egin zuen. Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zioten Castrori.

1955. Castro kartzelatik atera eta erbesteratu egin zen Mexikon. Ernesto Guevara Che ezagutu zuen han eta iraultza prestatzen hasi ziren.

1956. Granma ontzian uhartean sartu ziren.

1958. Batista agintetik botatzeko, herritarren sostengua eskatu eta gerra aldarrikatu zuen Castrok.

1959. Batistak herrialdetik alde egin zuen iraultzak irabazi ondoren. Habanan sartu zen Castro.

1960. Kuba eta Sobiet Batasunak harreman diplomatikoak abiatu eta alor ekonomikoan eta militarrean hainbat akordio egin zituzten. Washingtonek bahimendua ezarri zuen.

1961. AEBen eta Kubaren arteko harremanak hautsi ziren. Iraultzaren izaera sozialista aldarrikatu zuen Castrok. Bahia de Cochinosen sartu ziren erbesteratu kubatarrak. CIAk sostengua eman zien. Bi eguneko borroken ostean garaipena aldarrikatu zuen Castrok.

1962. OEA Amerikako Estatuen Erakundetik kanporatu zuten Kuba.

1975. Kubako Alderdi Komunistaren aurreneko kongresua egin zuten. Castrok idazkari nagusi kargua hartu zuen.

1980. Peruko enbaxadan milaka kubatar babestu ziren. Marieleko portutik 130.000 kubatar atera ziren uhartetik.

1991. Sobiet Batasuna desegin eta bertatik jasotzen zen laguntza eten egin zen. Bake Garaietarako Aldi Berezia ezarri eta murrizketak ezarri zituzten.

1994. Kubatik ihes egin nahi zuten kubatarrak ez zituela geldiaraziko adierazi zuen Castrok. Ameriketako Estatu Batuetarako bidean 40.000 kubatar atera ziren. Habanak eta Washingtonek migrazio akordio bat sinatu zuten.

1997. Kubako Alderdi Komunistaren bosgarren kongresua egin zuten. Raul Castro anaia bere ordezko izendatu zuen Fidelek.

1998. Joan Paulo II.a Aita Santuak uhartea bisitatu zuen.

2000. Castro Iberoamerikako goi bilerara joan zen Panamara. Luis Posadas Carriles zuzendutako disidente talde bat atxilotu zuten. Castroren kontra egitea leporatu zien Gobernuak.

2003. Legebiltzarrak karguan berretsi zuen Castro. AEBentzat lanean ari zirela leporatuta, 75 disidente atxilotu eta kartzelatu zituzten. Europako Batasunarekiko harremanak okerrera egin zuten.

2004. Habanak hainbat disidente askatu zituen.

2006. Raul anaiari utzi dio agintea hesteetako odol isuria izan ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.