Hona hemen Iñaki de Juanaren hogei urteko espetxealdiaren ostean, ibilbidearen nondik norako nagusiak.
1987-01-16.Etakidea zelakoan atxilotu zuten. 3 urte beranduago epaitu eta denera 3.000 urteko zigorra jaso zuen, ETAko kide izan eta 25 heriotzarekin zerikusia izatea egotzita.
2004-10-25. 1973ko Zigor Kodea oinarri hartuta epaitu zutenez, 30 urteko espetxealdia bete zezakeen gehienez. Kartzelan lortutako erredentzioei esker ia 12 urtetan gutxitu zuen zigorra. 2004ko urriaren 25ean kaleratu behar zuten, zigor osoa beteta. Baina Espainiako Auzitegi Nazionalak uko egin zion De Juana aske uzteari. Ikasketak egin izanagatik emandako espetxe onurak ere kendu egin zizkion. 2005eko otsaila jarri zion kaleratze data.
2004-10-26. Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroa zenak adierazi zuen Iñaki De Juana aske geratzea saihesteko ahaleginak egin zituztela.
2004-12-1. El escudo artikulua argitaratu zuen Gara egunkarian, eta hil bereko 30ean, Gallizo artikulua.
2005-1-10. Fernando Grande-Marlaska epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri zion, iritzi artikuluengatik.
2005-6-14. Lopez Aguilarrek esan zuen Fiskaltzak ETAko kide guztien kaleratzeak errekurrituko zituela, askatu ez zitzaten.
2005-6-16. Auzitegi Nazionalak presoa espetxean mantentzeko erabakia berretsi zuen.
2005-6-17. Fiskaltzak ezarria zuen helegitea atzera bota zuen Santiago Pedraz epaileak, bi iritzi artikuluetan ez zegoela deliturik argudiatuta.
2005-7-7. Auzitegi Nazionalak De Juana auzipetzeko agindu zion Pedrazi.
2005-8-10. Pedrazek auzipetu egin zuen De Juana.
2006-2-8. Etakideak kartzelatik atera ez zitezen inputazio berriak sortuko zirela esan zuen Lopez Aguilarrek.
2006-6-29. Bi iritzi artikulurengatik 96 urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak.
2006-8-7. Gose greba hasi zuen De Juanak. 63 egun egin zituen.
2006-10-10. 96 urteko eskaera «neurrigabea» izan zitekeela esan zuen fiskalak.
2006-10-27. Presoa epaitu zuten. Fiskalak 13 urte eskatu zituen «mehatxu terroristen delituen jarraipenagatik» edo 4 urte «mehatxuengatik eta terrorismoa goratzeagatik». Erabakia epaileen esku utzi zuen.
2006-11-7. 12 urteko zigorra ezarriko ziotela filtratu, eta De Juanak gose greba hasi zuen berriz. Biharamunean jakin zen 12 urte eta 7 hileko zigorra jarri ziotela.
2007-01-24. Presoak Txalaparta argitaletxean zituen egile eskubideak bahitu zituen Auzitegi Nazionalak.
2007-01-25. Auzitegiko Zigor Arloko osoko bilkurak De Juana espetxean jarraitzea erabaki zuen. Hiru epailek hartu behar zuten erabakia, baina areto osoak hartu zuen. Erabakitzea zegokien hirurak presoa askatzearen aldekoak ziren.
2007-02-5. The Times egunkari britainiarrak presoa elkarrizketatu eta hezur eta azal zegoela erakusten zuten argazkiak publikatu zituen. Mundu osoari bira eman zioten argazkiak izan ziren.
2007-02-12. Defentsaren helegiteei erantzunda, 12 urtetik gorako zigorra hiru urtera murriztu erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
KRONOLOGIA. Gose grebak eta hainbat ebazpen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu