ATXILOKETAK HASIERAN
2009-10-13. Barne eztabaida hastear zegoela, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta ezker abertzaleko beste lau kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Aipatutako bostak espetxeratu egin zituzten, eta ordutik preso daude.
2009-10-17. Manifestazio jendetsua izan zen Donostian, atxiloketen kontra
TXOSTENAREN BANAKETA
2009-10-20. Fase politikoaren eta estrategiaren argipena izenburuko txostena banatzeari ekin zion ezker abertzaleak. Gara-k laburpena kaleratu zuen. Gutuna espetxetik
2009-11-08. Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto presoek sinatutako gutuna iritsi zen, txostenaren alde eginez
ALTSASUKO ADIERAZPENA
2009-11-14. Ezker abertzaleak agerraldi jendetsua egin zuen Altsasun, prozesuaren oinarriak laburbildu eta borondateak adierazten zituen agiria aurkezteko. Prozesua garatzeko, «soilik bide politiko eta demokratikoak» erabiltzearen alde agertu zen ezker abertzalea. Elkarrizketari begira, Mitchell senatariaren printzipioak bere egin zituen.
ETAren agiria
2010-01-17. Prozesu demokratikoaren aldeko jarrera agertu zuen ETAk Gara egunkariak kaleratutako agirian. Altsasuko irudia ere goraipatu zuen. Egun batzuk lehenago, borrokaldiaren berri ematean, EPPK presoen kolektiboa ere prozesu demokratikoaren alde agertu zen.
Kronologia. Hilabeteetako eztabaida prozesua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu