KRONOLOGIA. Hildako asko aurten

2007ko abenduaren 27a
16:02
Entzun
Aurten atentatuen ondorioz dagoeneko gutxienez 780 pertsona hil dira. Gehienak -540 lagun- uztailetik hona, Mezkita Gorriaren aurkako erasoaren ostean, hain justu. Hona atentatu odoltsuenen zerrenda:

Uztailaren 15a. Bi atentatu suizida militarren eta Poliziaren kontra Pakistan ipar-mendebaldean; gutxienez 47 lagun hil ziren.

Uztailaren 19a. Beste hiru atentatu suizida herrialdearen ipar-mendebaldean; gutxienez 50 hildako.

Uztailaren 27a. Islamabadeko Mezkita Gorritik gertu atentatu suizida bat. 15 hildako, gehienak poliziak.

Urriaren 18a. Benazir Bhutto Palestinako lehen ministro ohiaren segizioaren kontrako atentatua Karachin; gutxienez 139 lagun hil zituen.

Urriaren 25a. Gutxienez 30 lagun hil ziren Mingoran militarren aurkako erasoan.

Abenduaren 21a. Gutxienez 50 lagun hil zituzten atentatu suizida batean Charsaddan, Barne ministro ohi Aftab Sherpaoren mezkitatik gertu.

Abenduaren 27a. Benazir Bhuttoren kontrako atentatua Rawalpindin. Gutxienez, 20 lagun hil dituzte. Haien artean, Bhutto.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.