Kronologia/ Krisia egunez egun
Uztailaren 2a. Presidentetzarako bozak egin zituzten, baina Hauteskundeetarako Institutu Federalak ez zuen irabazlea nor zen argitu. Andres Manuel Lopez Obradorrek -ezkerrekoa- eta Felipe Calderonek -kontserbadorea-, bakoitzak beren burua jo zuen garailetzat.
Uztailaren 3a. Behin-behineko datuetan oinarrituta, Calderon jo zuten garaile, 402.708 boto gehiagorekin.
Uztailaren 6a. Hauteskundeetako datu ofizialen arabera, Felipe Calderonek 243.934 boto gehiago lortu zituen, Lopez Obradorrek baino; %0,58 boto gehiago.
Uztailaren 8a. Hauteskundeetan gorabehera ilunak izan zirela salatu zuen Lopez Obradorrek Mexikoko hiriburuan, 280.000 jarraitzaileren aurrean.
Uztailaren 10a. Ustezko legehausteak frogatzen zituzten bideoak aurkeztu zituen ezkerreko hautagaiak.
Uztailaren 16a. Zocaloko 2. Batzar Informatiboa egin zuen Lopez Obradorrek Mexiko hiriburuan -lehena uztailaren 8an egin zuen-, eta han demokraziaren aldeko erresistentzia kanpaina hasiko zuela iragarri zuen. Milioi bat pertsonatik gora bildu zituen.
Uztailaren 17a. Calderonek erantzun zion Lopez Obradorri inork ezin duela kalean irabazi lehen hauteslekuetan irabazi ez duena.
Uztailaren 20a. 1,5 milioi boto faltsuak direla salatu zuen Lopez Obradorrek.
Uztailaren 24a. Ezkerreko hautagaiaren jarraitzaileek kontzentrazioa egin zuten Mexikoko Burtsaren aurrean.
Uztailaren 30a. Lopez Obradorrek batzar iraunkorrera deitu zituen jarraitzaileak eta kanpalekuak jarri zituzten hiriburuan, eta trafiko arazoak eragin zituzten horrekin. Botoak berriz zenbatzeko eskatu zuten.
Abuztuaren 5a. Auzitegiek iragarri zuten soilik botoen %9 zenbatuko zituztela berriz.
Abuztuaren 14a. Poliziak indarrez atera zituen Legebiltzarrekin Lopez Obradorren aldeko diputatuak.
Abuztuaren 16a. Mexikoko herriaren defendatzaileak ohartarazi zuen egoera politikoak kolokan jar zezakeela bakea eta instituzioen lana.
Abuztuaren 24a. Hauteskundeetarako Institutu Federalak berretsi egin zuen Calderonen garaipena Kongresuan eta Senatuan.
Abuztuaren 29a. Lopez Obradorrek gobernu alternatibo bat sortzeko aukera aipatu zuen.
Irailaren 1a. Lopez Obradorren aldeko diputatuek ez zioten utzi Mexikoko presidente Vicente Foxi Gobernuaren azken txostena aurkezten Kongresuan.
Irailaren 5a. Auzitegiek ontzat eman zituzten hauteskundeetako emaitzak, eta Calderon jo zuten garailetzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu