Legez kanporatzea (2003-3-27): Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zituen HB, EH eta Batasuna.
Gorenaren autoa (2003-4-24): Epaia betearazteko autoa kaleratu zuen Gorenak. Bertan, “Batasunak izan zitzakeen hautetsi taldeak” desegiteko eskatu zuen.
Mahaiaren erabakia (2003-5-7): Eusko Legebiltzarreko Mahaiak SA ez desegitea erabaki zuen.
Gorenaren agindua (2003-5-21): SA desegiteko agindu zion Gorenak Mahaiari, Batasuneko eta SAko kideak berberak zirela argudiatuta.
Atutxaren erantzuna (2003-6-9): Juan Maria Atutxak Gorenari erantzun zion SA desegitea “ezinezkoa” zela.
Kereila (2003-6-20): Estatuko Fiskaltzak kereila aurkeztu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusian Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaoren aurka. Desobedientzia eta lege iruzurra leporatu zien.
Kereila onartuta (2003-7-29): Kereila tramiterako onartzeko egondako adostasunik eza zela medio, Desadostasunen Sala eratu zen. Sala hori bitan eratu behar izan zuten, forma arazoengatik. Azkenean tramiterako onartu zen kereila.
Deklarazio hartzea (2003-12-03): Atutxak, Knörrek eta Bilbaok EAEko Auzitegi Nagusian deklaratu zuten, inputatu gisa, ehunka alderdikide eta militanteren babesarekin.
Beste kereila bat (2004-04-07): Fiskaltzak Joseba Egibar, Antton Morcillo eta Rafa Larreinaren kontrako kereila jarri zuen, desobedientzia delituan laguntzea egotzita. Prozesuak, baina, ez zuen aurrera egin haien kasuan.
Bertan behera (2004-12-28): EAEko Auzitegi Nagusiko epaile Nekane Boladok bertan behera utzi zuen Atutxa auzia, legebiltzarkideek ez zutela deliturik egin argudiatuta.
Berriro zabalduta (2005-2-23): EAEko Auzitegi Nagusiaren Zigor Salak Atutxa auzia berriro zabaltzeko agindu zuen, Manos Limpias sindikatuaren helegitea onartuz.
Errefusatzea (2005-4-29): Epaiketa egin behar zuten hiru epaileen errefusatzea aurkeztu zuen defentsak, epaileak ez zirelako “inpartzialak”.
Epaileak baztertuta (2005-7-21): Epaileak auzitik baztertu zituzten, eta epaile berriak izendatu epaiketarako.
Epaiketaren data (2005-9-14): Urriaren 26rako jarri zuten epaiketaren data.
Kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu