Kronologia

2008ko abuztuaren 13a
09:27
Entzun
SOBIET BATASUNAREN GARAIA

1921. Armada Gorria Georgian sartu zen. Osetiarrei Kremlinari laguntzea egotzi zieten.

1922. Sobiet Batasuna sortu zuten. Georgiaren menpe sortu zuten Hego Osetiako Barruti Autonomoa.

1989. Liskarrak izan ziren osetiarren eta georgiarren artean.

1992. Georgiaren eta Hego Osetiaren arteko gatazka lehertu zen. Osetiarrek independentzia aldarrikatu zuten ondoren.

INDEPENDENTZIA BILA

2004. Georgiako presidente Mikhail Saakashvilik Hego Osetiako buruzagiekin hitz egiteko prest zegoela iragarri zuen.

2006. Erreferenduma egin eta independentzia aldarrikatu zuen bigarren aldiz Tshkinvalik.

2007. Elkarrizketak bertan behera geratu ziren.

2008. Apirilean Hego Osetiak uko egin zion batasuneko gobernua eratzeari. Abuztuaren 8an, Tbilisik eta Moskuk tropak bidali zituzten Hego Osetiara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.