Kronologia

2009ko maiatzaren 19a
13:44
Entzun
1983ko uztaila. LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak gerrillak hamabost soldadu hil zituen, eta Gobernuak gerra deklaratu zion.

1987ko uztaila. Gobernuak eta Indiak akordioa egin zuten. Soldadu indiarrek zainduko zuten uharteko ipar-ekialdea.

1991ko maiatzaren 21a. Gerrillari suizida batek Rajiv Gandhi Indiako lehen ministroa hil zuen.

1993ko maiatzaren 1a. LTTEk Ranasinghe Premadasa Sri Lankako presidentea hil zuten.

1996ko uztaila. Mullaitivu hiria bere esku hartu zuen gerrillak, eta hedatzen jarraitu zuen.

2002ko otsailaren 22a. Gobernuak eta gerrillak su-etena aldarrikatu zuten.

2008ko urtarrilaren 2a. Su-etena hautsi zuen Sri Lankako Gobernuak.

2009ko urtarrilaren 2a. Oldarraldia gogortu zuen armadak, Kilinochi hiriburua hartuz.

2009ko urtarrilaren 25a. Mullaitivu hiria kontrolpean hartu zuen armadak.

2009ko maiatzaren 18a. Gatazka amaitutzat eman zuten Sri Lankak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.