2005
Urtarrilak 7. Pirinio Atlantikoetako prefetak gutun bat helarazi zien Euskal Herriko Laborantza Ganberako (EHLG) arduradunei. Abisatu zien "egitura paralelo eta legez kanpoko baten" sorrerak sortu arriskuez.
Urtarrilak 15. Euskal Herriko Laborantza Ganbera estreinatu zuten Ainhize Monjolosen (Baxenabarre), euskarazko izenarekin baino ez.
Ekainak 8. Baionako auzitegian salaketa jarri zuen prefetak.
Ekainak 15. Baionako prokuradoreak Baionako Poliziari eskatu zion inkesta bat eramatea EHLGren jarduera ikertzeko.
Irailak 22. Mixel Berhokoirigoin EHLGko lehendakaria Baionako polizia etxean galdekatu zuten. Arratsaldean egoitza miatu zuten.
2008
Uztailak 7. Berhokoirigoin eta EHLG elkartearen aurkako auzia iragarri zuten Baionako auzitegiak; Paueko Laborantza Ganbera parte zibil.
2009
Urtarrilak 29. Epaiketa hasi zen, Baionako auzitegian, Pirinio Atlantikoetako prefetaren salaketa zela-eta.
Martxoak 26. EHLGko kideak absolbitu egin zituen auzitegiak.
Apirilak 6. Paueko prokuradoreak dei egin zuen.
2010
Otsailak 18. Helegite auzi saioa egin zuten Pauen. Baionako Fiskaltzak sartu zuen helegitea 2009ko epaiaren ondotik.
Maiatzaren 6a. Paueko Auzitegiak iaz Baionakoak emandako absoluzio epaia berretsi zuen.
Gaur. Paueko fiskal nagusiak ez du kasua Kasazio Auzitegira eraman, eta absoluzio epaia irmoa eta behin betikoa bihurtu da.
Kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu