Augusto Pinochet ia hogei urtez egon zen agintean Txilen. Epe horretan, ehunka pertsona atxilotu eta desagerrarazi zituzten. Hala ere, orain arte inork ez du lortu 91 urteko diktadore ohia zigortzea.
LEHEN URTEAK
1915eko azaroaren 25a. Valparaison jaio zen, Txilen. 18 urte bete zituenean, Eskola Militarrean sartu zen.
1973ko abuztuaren 23a. Salvador Allende presidenteak armadaburu izendatu zuen.
1973ko irailaren 11. Militarrek, Pinochet buru zutela, estatu kolpea eman eta kargutik kendu zuten Allende. Presidentea estatu kolpean hil zen. Hamazaz- pi urte iraun zuen diktadura hasi berria zen.
DIKTADURA
1980. Konstituzioa aldatu eta botere guztiak bere gain hartu zituen. Urte bat geroago, beste zortzi urtez luzatu zuen bere agintaldia.
1983 eta 1984. Ezegonkortasunean bizi ziren Txilen. Diktaduraren kontrako ekintza ugari egin zituzten.
1986ko irailaren 7a. Gerrillari talde bat diktadorea hiltzen saiatu zen, baina hura onik atera zen.
1989ko urriaren 5a. Presidentetzarako hauteskundeetarako hautagai bakar izendatu zuen Txileko Junta Militarrak. Galdeketan herritarren %55,2 agintaldia 1997ra arte luzatzearen aurka agertu ziren.
1989ko abendua. Patricio Alwyin demokristauak irabazi zituen hauteskundeak.
1990eko martxoa. Presidentetza utzi zuen Pinochetek, baina armadaburu izaten jarraitu zuen 1998. urtera arte. Tarte horri «babestutako demokrazia» deitu izan zaio.
1998. Armadaburu kargua utzi zuen, baina bizi osorako senatari izendatu zuten. Era horretan, inork ezin izango zuen auzipetu diktadura garaian hartutako erabakiengatik.
GAINBEHERA
1998ko urriaren 17a. 503 egunez Londresen, Erresuma Batuan, atxilotuta eduki zuten, Baltasar Garzon Espainiako epailearen aginduz.
2000ko martxoaren 2a. Txilera itzuli zen, aske.
2000ko abuztua. Immunitatea kendu zioten Heriotzaren karabanan izan zuen zerikusia ikertzeko. Izen hori jaso zuten, 1973an, oposizioko kideen eta preso politikoen hilketen erantzuleek.
2001eko abuztua. Heriotzaren karabana-rekin lotuta auzipetu eta etxean atxilotua egotera zigortu zuten.
2004ko abuztua. Immunitatea kendu zioten Condor operazioa-n izan zuen zerikusia ikertzeko.
2005 eta 2006. Etxean atxilotuta egotera zigortu dute hiru auzitan: Colombo operazioa eta iruzurra; Grimaldi etxeko krimenak; eta Heriotzaren karabana.
2006ko abenduaren 3a. Bihotzekoa izan zuen. Hainbat ebakuntza txikiren ondoren, gauzak ondo joanez gero, hamar egunen buruan etxean izango zela iragarri zuten medikuek.
KRONOLOGIA/Augusto Pinocheten ibilbidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu