1910. Japoniak Korea inbaditu zuen.
1945.Independentzia lortu eta Korea bitan zatituta gelditu zen. Sobiet Batasuneko Armada Ipar Korean ezarri zen, eta AEBetako Armada Hego Korean.
1948. Ipar Koreako Herri Errepublika Demokratikoa eratu zen.
1950. Hego Koreak independentzia aldarrikatu zuen, eta iparrak hegoa inbaditu zuen, «batasuna berreskuratzeko».
1953. Panmunjomgo armistizioa sinatu zuten. Bi milioi lagun hil ziren gatazkan.
1992.Indar Atomikorako Nazioarteko Erakundeko begiraleak onartu zituen Ipar Koreak.
1994. Kim Jong Il-ek hartu zuen presidente kargua. Plan atomikoa bertan behera utzi zuen, petrolioaren eta bi zentral nuklear eraikitzeko laguntzen truke.
1995.Arma nuklearrak egiteko moduko plutoniorik sortzen ez duten bi zentral atomiko eraikitzeko laguntza agindu zioten AEBek Ipar Koreari.
2002. Ipar Koreak egitasmo nuklearra zuela esan zuen Washingtonek urrian eta «gaizkiaren ardatzean» sartu zuen herrialdea. Petrolioa bidaltzeari utzi zioten AEBek. Yongbyongo zentral nuklearra martxan jarriz eta behatzaileak kanporatuz erantzun zuen Piongiangek.
2003.Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunatik atera zen Piongiang. Sei herrialderen arteko negoziazioak hasi zituzten. Sei bonba atomiko egiteko adina plutonio zuela esan zuen Piongiangek.
2005.Arma nuklearrak bere defentsarako behar zituela esan zuen Ipar Koreak. Arma egitasmoa utziko zuela esan zuen Piongiangek, segurtasunaren eta erreaktore nuklear baten truke.
2006.Japoniarekiko negoziazioek huts egin zuten. Uztailaren 4an eta 5ean misilak probatu zituen Ipar Koreak, tartean AEBetaraino hel daitekeen bat. Urriaren 9an, bere lehen saio nuklearra egin zuen.
KRONOLOGIA/Ipar eta Hego Korea, banaketatik fisiora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu