2002
Urtarrilaren 29a. AEBetako presidente George Bushen Gaizkiaren ardatzean sartu zuen Iran, Ipar Korea eta Irakekin batera.
Iraila. Errusiaren laguntzarekin lehen erreaktore nuklearra eraikitzen hasi zen Teheran.
Abendua. Arma nuklearrak egiteko programa sekretua garatzea egotzi zion Washingtonek Teherani, eta Natanz eta Araken eraikitzen ari ziren zentralen irudiak zabaldu zituen.
2003
Ekaina. IAEAk adierazi zuen Teheranek huts egin zuela programa nuklearraren inguruko arau batzuk betetzerakoan. AEBek ohartarazi zuen ez zutela baztertzen eraso militarra egitea.
Azaroa. Uranioa aberasteko programa eten zuen Teheranek. IAEAk nabarmendu zuen, Iran plutonioa ekoizten ari zen arren, ez zuela armak egiteko baliabiderik.
2004
Martxoa. NBEk Iran zigortu zuen programa nuklearra ezkutuan garatzeagatik. Teheranek IAEAko begiraleei ateak itxiz erantzun zuen.
Azaroa. Merkataritza harremanak indartzearen truke, uranioa aberasteko programa eten zuen Teheranek.
2005
Iraila. Uranioa aberasteari ekin zion berriz ere Teheranek, baina nabarmendu zuen programa nuklearrak helburu baketsuak zituela.
2006
Urtarrila. IAEAk hiru planta nuklearri jarritako zigiluak apurtu zituzten. Premiazko bilera eskatu zuten Alemaniak, Erresuma Batuak eta Frantziak.
Otsaila. Nazioarteko begiraleei ez zietela instalazioetan sartzen utziko esan zuen Teheranek. NBEko Segurtasun Kontseilura eraman zuen auzia IAEAk.
Abendua. Iran zigortzea erabaki zuen Segurtasun Kontseiluak.
2007
Abuztua. Programa nuklearrari buruzko azalpenak emateko prest agertu zen Iran.
Azaroa. Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta AEBek zigor gogorragoak jartzea hitzartu zuten.
Abenduak 3. Iranek armak egiteko programa 2003an eten zuela jakinarazi zuten AEBetako inteligentzia zerbitzuek.
KRONOLOGIA/Iran eta AEBen arteko erlazio gatazkatsua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu