Kurduek "autodeterminazioa" eskatu dute

2007ko urriaren 25a
15:24
Entzun
Kurduen Errusiako Elkartearen ordezkari batek "bakea" nahi dutela adierazi du gaur, "baina borrokaldirako prest" daudela ere adierazi du. "Turkiak kurduen herriaren kontra indarkeria erabiltzen segitzen badu, prest gaude defenditzeko, eta nahikoa indar militar badugu horretarako", esan du Farhat Mardini elkartearen ordezkariak, Moskun emandako prentsaurrekoan. PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin harremana daukate elkarte hartakoek.

Kurduek "gerraren kontra" daudela dio Mardinik. "Nahi dugun guztia, autodeterminazioa da, gure kultura eta hizkuntza garatzeko aukera izateko, eta bakean bizitzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.