1.806 sarrera jarri zituzten salgai hilaren 13an Egunkaria libre! kontzerturako, eta denak dagoeneko agortu dira. Donostian izango da, bihar zortzi, Kursaalean (19:00), hainbat musikari ezagunen parte-hartzearekin.
Euskarazko kazetaren epaiketaren aurkako ekitaldia izango da, baita auzipetuei elkartasuna adierazteko ere.
Kursaalean ariko diren musikariak
- Anari.
- Anje Duhalde eta Niko Etxart.
- Mikel Urdangarin eta Josu Zabala.
- Pantxoa eta Peio.
- Gorka Urbizu.
- Oskorri.
- Erramun Martikorena eta Jean Mixel Bedaxagar.
- Ken Zazpi.
- Txomin Artola eta Amaia Zubiria.
- Rafa Rueda.
- Urko.
- Beste zenbait gonbidatu ere ariko dira, ikusentzunekoak egongo dira, auzipetuen hitzaldiak...
Kursaaleko kontzertuko 1.800 sarrerak agortu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu