Ezezagun batzuek Caja Españaren kutxa automatiko bat erasotu dute bart Iruñean, Benjamin Tudela kalean, bi molotov koktel botata. Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak esan du kalteak "oso arinak" izan direla, molotov koktel-ek ez dutelako su hartu. Horregatik, gaur goizean ohartu dira erasoaz.
Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak gaitzetsi egin du erasoa.
Kutxa automatiko bati eraso egin diote bart Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu