Kutxa automatikoei eraso diete Uharten eta Laudion

2007ko otsailaren 5a
11:50
Entzun
Caja Españaren kutxa automatiko bati eraso zioten atzo arratsaldean Uharten (Nafarroa),bi molotov koktel jaurtita.

Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak agertu duenez, 19:40 aldera jazo zen erasoa, Bidemokarte kaleko kutxa automatikoak. Kalteak "minimoak" izan dira iturri horien arabera, botilak ez baitziren lehertu.

Laudion, berriz, beste kutxa automatiko bat hondatzen saiatu dira. Ertzaintzak agertu duenez,Arantzar kaleko kutxa automatikoan aerosoelekin eta suziri batekin egindako lehergailua aurkitu dute 07:15 aldera, herritar batek horren berri eman dienean. Akatsen baten ondorioz, ez du eztanda egin, ordea, etxean egindako lehergailuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.