Kutxabankek etxe kaleratze guztiak bertan behera utz ditzan nahi du EH Bilduk

2012ko abenduaren 1a
16:25
Entzun

Kutxa, BBK eta Vital Kutxan batzar bereziak egiteko eskatu du Euskal Herria Bilduk, hainbat gai landu eta horien gainean eztabaidatzeko. Koalizioak proposatu du Kutxabankek etxe kaleratze guztiak bertan behera uztea, eta 2008tik etxerik gabe utzi dituenei alokairu soziala bermatzeko neurriak hartzea, Etxebiderekin elkarlanean. Kutxabanken parte hartuko duten ordezkariek administrazio kontseiluko hurrengo bileran horren inguruan bozka dezaten eskatu du.

Horrez gain, kutxen pribatizazioaz eta Kutxabankeko administrazio kontseiluaren osaeraz eztabaidatu nahi du. Administrazio kontseilua “anitza eta demokratikoa” izan dadin proposatu du EH Bilduk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.