BBVA banketxeko kutxazain automatiko bat kiskali dute bart goizaldean Gasteizen. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, erasotzaileek likido sugarria jaurti dute kutxazainera, eta, ondoren, su eman diote.
Goizaldeko ordubatak aldera gertatu da, Gasteizko Karlos I. Enperadorearen kalean, BBVAren kutxazain automatiko batean. Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, hainbat lagunek parte hartu dute erasoan, eta kutxazaina guztiz kiskalita geratu da. Halaber, banketxeko segurtasun kameretako bat ere kaltetu du suak.
Kale erasoa
Kutxazain automatiko bati su eman diote Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu