Gutxienez Kuwaiteko bi behatzaile zauritu dira gaur Sirian, manifestariek eraso eginda, Kuna Kuwaiteko berri agentzia ofizialak esan duenez. Ez du zehaztu ustezko erasoa non izan den. Erietxe batera eraman dituzte, eta jaso dute senda agiria.
Arabiar Ligako Siriara bidalitako behatzaileak dira.