LABek adierazi du ETAk "garrantzi handiko konpromisoak" hartu dituela: "Bultzada erabakigarria eman dio Euskal Herrian urteetan indarrean izan den gatazka politikoa gainditzeko bidea jarriko duen prozesu demokratikoari". Ezker abertzaleak bezala, uste du Bruselako eta Gernikako adierazpenei erantzun diela erakunde armatuak.
Beste eragileek ere pausoak eman behar dituztela iritzi dio LABek, "Euskal Herrian benetako baldintza demokratikoak izateko. Ez dira arinkerietan aritzeko garaiak: garai politiko honek eskatzen duen erantzukizunarekin jokatu eta lanari ekiteko garaia da".
LAB: "Bultzada erabakigarria eman dio prozesu demokratikoari"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu