18/98ko auzipetuek hilaren 13an (osteguna) ordubeteko lanuztea egiteko deialdia luzatua diote euskal gizarteari, eta LAB, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuak horren alde azaldu dira gaur, auzia "astakeria judiziala eta politikoa" delako. ELAk ez du bat egin deialdiarekin, "18/98 Laguntza Taldetik kanpo egin baita, inorekin adostu barik"; atzo auziaren aurkako elkarretaratzea egin zuen ELAk, Bilbon.
Rafa Diez LABen idazkari nagusiaren ustez, "PSOEk bide errepresiboen aldeko apustua egiten segitzen du, eta horrek tentsio, konfrontazio eta sufrimendu gehiago baino ez du eragiten herri honetan". Euskal gizarteak "erantzun" egin behar duela iritzi dio Diezek, "marko demokratikora gerturatzeko aldaketa politikoa sortzen laguntzeko".
LAB, ESK, Hiru eta EHNE, hilaren 13an ordubeteko lanuztea egitearen alde '18/98 auzia' salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu