LAB sindikatuaren ustez "haur etxe" hauen proiektuarekin Eusko Jaurlaritzak zerbitzuaren eta langileen "prekarizazioa" ekarriko du. Gaineratu dute zerbitzu publikoa behar lukeena pribatizatzen dutela honela.
Sindikatuak dio Eusko Jaurlaritzak bide errazetik konpondu nahi duela 0-3 urteko haurrek behar duten eskaintza. Gehitu du proiektu hau Harreskolen Partzuergoak egiten duen eskaintzaren aurkako eraso zuzena dela, "honek izan behar duen garapena oztopatuz".
Langileei eskatuko zaien formazioa "eskandalu hutsa" dela esan du, eta gaineratu du euskararen ezagutza ez dela derrigorrezkoa izango, haur horiek euskarazko hezkuntza izateko duten eskubidea urratuz.
LABek Eusko Jaurlaritzari proeikturekin atzera egitea exijitu dio. Ziklo hau haur guztienagan iristeko urratsak ematea eskatu dio, "zikloaren eskaintza unibertsala, euskalduna eta doakoa izan dadin". Sindikatuak eskatu du Patzuergoari aplikatutako murrizketak etetea eta Jaurlaritza langileen ordezkariekin negoziatzera esertzea.