LABek bat egin du Independentistak sarearen deialdiarekin

2010eko martxoaren 30a
13:28
Entzun
LAB sindikatuak ere gaur atera du Aberri Egunari buruzko agiria, eta jakinarazi du bat egin duela Independentistak sareak Hendaia eta Irunerako egindako deialdiarekin -igandean izango da ekitaldia-. "Nazioa garela eta estatua behar dugula aldarrikatzera animatzen ditugu langileak", dio LABek. "Euskal Herriari inposatu zaion ukazio eta zapalkuntza

egoera gainditzeko atea zabaltzen hasi behar dugu".

Euskal Herriak aldaketa politiko eta sozialak behar dituela iritzi dio sindikatuak, "eta prozesuaren eraikuntzan eragile politiko, sozial eta sindikalen esku-hartzea ezinbestekoa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.