LABek erregulazio espedienteak irabaziak izan dituzten enpresei ez onartzeko eskatu du

2008ko urriaren 31
18:16
Entzun
LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko lan sailei dei egin die "tentu handigoz" jokatzeko lan erregulazio espedienteak onartzerakoan. Azken urteetan irabaziak izan dituzten enpresei erregulazio espedienterik ez onartzeko eskatu du. Izan ere, sindikatu horrek uste du azken hilabeteetako krisi egoera aprobetxatuz, urteetan "irabazi handiak" izan dituzten enpresa askok erregulazio espedienteak eskatzen ari direla, euren "errentagarritasuna" jokoan dagoelako. Beraz, LABen arabera, "ekoizpen beherakada txikienaz baliatzen dira espediente erregulazioa martxan jartzeko".

Langileak enpresen egoeraren erantzule bakar egiten dituen erregulazio espedienteak arbuiatzeko ere eskatu du. Ildo horretan azpimarratu du, ez duela utziko "krisiaren irtenbidea langileen eskutik eta euren lan baldintzen okertzetik etortzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.